Lege-oharra

Webgunera sartzeko eta hori erabiltzeko baldintza orokorrak.

Lege-ohar honek Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A.-k (aurrerantzean, Correos) Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen "www.correoslabs.es" webgunea erabiltzeko baldintzak ezartzen ditu. Hau da Correosen helbide soziala: Vía Dublín 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madril (Espainia); IFK zenbakia: A83052407; Madrilgo Merkataritza Erregistroan izena emana: 16.665 liburukia, 0 liburua, 20. orria, 8. atala, M-284323 orrialdea, 1. inskripzioa («correos.es» domeinu-izenaren erregistro-datuak: 1/M inskripzioa, goian aipatutako liburukian, liburuan, orrian, atalean eta orrialdean).

Correos posta-zerbitzuak emateko gaituta dago, Erabiltzaileen Eskubideei eta Posta-merkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legeak xedatutakoaren arabera, baita telekomunikazio zerbitzuak emateko ere, Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorraren arabera.

Komunikazio zuzena eta eraginkorra izan nahi baduzu, kontsultatu Bezeroarentzako Arreta zerbitzuaren orriak

 

ONARPENA

Erabiltzailea www.correoslabs.com webgunean sartzen denean, erabiltzaile izaera berresten du, eta lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak osorik eta salbuespenik gabe onestea dakar.

Lege-ohar honen edukia alda daiteke; hortaz, erabiltzailea webgunean sartzerakoan Correos-ek indarrean duen lege-oharraren bertsioa onetsiko da.

Baliteke www.correoslabs.com webguneak eskaintzen dituen zerbitzu batzuk baldintza bereziak izatea eta lege-ohar hau ordezkatzea, osatzea edota aldatzea. Aipatu zerbitzuak erabiltzeko, haien baldintza bereziak onartu behar dira. Hortaz, zerbitzua erabili baino lehen baldintza bereziak arretaz irakurri beharko ditu erabiltzaileak.

www.correoslabs.com webgunean sartzerakoan, Correosek erabiltzaileari aditzera emandako jakinarazpen, baldintza eta jarraibide guztiak egongo dira indarrean, baldin eta lege-ohar hau ordezkatzen, osatzen edota aldatzen badute.

 

ZERBITZUEN HARPIDETZA

Oro har, webgunearen zerbitzuetara sartzeko erabiltzailea ez da aldez aurretik horietara harpidetu edo erregistratu behar. Hala ere, webguneak eskaintzen dituen zerbitzu batzuetara sartu aurretik, baliteke harpidetza-galdeketa bete behar izatea. Hori dela eta, harpidetza egiteko inprimakian emandako datu guztiak benetakoak direla bermatzen du erabiltzaileak. Erabiltzaileak emandako informazioa mantentzeko konpromisoa eta ardura hartzen du, unean-unean bat etor dadin bere benetako egoerarekin.

Webguneko «zenbatetik» kontzeptuan jasotako tarifek ez dute zergarik barne. 

 

ERABILERA-BALDINTZAK

Legeari, honako lege-ohar honi, zerbitzu batzuetarako argitaratutako baldintza bereziei, jakinarazi zaizkion gainerako abisuei eta jarraibideei eta, oro har, onartutako moralari, ohitura onei eta ordena publikoari jarraikiz erabiliko ditu erabiltzaileak Correosek www.correoslabs.com webgunearen bitartez eskainitako erabilerak edota zerbitzuak.

Sozietate hau da Correos identifikatzen duten eta horren webgunean agertzen den edozein motatako markaren, izen komertzialaren edo zeinu bereizgarriren jabea. Era berean, copyrightaren arabera, Correos-enak dira jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak. Hori dela eta, erabiltzaileak webgunean eskainitako erabileretan eta zerbitzuetan sartzeko beharrezkoa dena baino ezin izango du erabili, Correos-ek berak onartzen ez badu, behintzat.

Erabiltzaileak webguneko edukiak ez kopiatzeko, banatzeko, jendaurrean jartzeko, eraldatzeko edo aldatzeko konpromisoa hartzen du, markak, izen komertzialak edo zeinu bereizgarriak barne, eskubideen titularraren baimena ez badu behintzat. Era berean, ezin izango ditu copyrighta eta eskubideen erreserbaren datu bereizgarriak ezabatu, manipulatu, ez eta aldatu ere.

Erabiltzaileak ez ditu edukiak lortuko edo ez da horiek lortzen saiatuko. Horretarako, hala denean, eskura jarri zaizkion mekanismoak erabili beharko ditu, Interneten, oro har, erabiltzen direnak. Betiere, azken horiek webgunea edota horiek edukiak kaltetzeko edo gauzaeztantzeko arriskua ez badago.

Adingabeek aldez aurretik gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena izan beharko dute webgune honetako informazioa eskuratzeko eta eskainitako zerbitzuak erabiltzeko.

Adingabeak ardurapean dituzten pertsonek adingabeak eskura izan ditzaketen edukiak eta zerbitzuak zehazteko ardura izango dute. Interneten bidez adingabeentzako egokiak ez diren edukietara sartzeko aukera dagoenez, erabiltzaileei jakinarazten zaie adin txikikoak sar daitezkeen edukiak mugatzeko edo kontrolatzeko programa informatikoak daudela.

 

COOKIEN ERABILERA

CORREOSek jakinarazten dizu ataria erabiltzerakoan cookie-ak erabiltzen direla. Datu fitxategi txiki batzuk dira cookie-ak, eta erabiltzailearen ordenagailuan sortu ondoren, bere nabigazioaren ezaugarriak eta lehentasunak gogorarazten dizkio gure sistemari. Cookie horiek ordenagailu jakin bateko nabigatzailearekin bakarrik lotzen dira (erabiltzaile anonimoa), erabiltzailearen datu pertsonalik jaso gabe. Inoiz ezin dute ordenagailuan gordetako informaziorik irakurri, eta barne-helburuetarako bakarrik erabiltzen dira, nabigazioa pertsonalizatzeko eta webgune honetarako sarbideen estatistikak sortzeko, besteak beste, bertan eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetze aldera. Erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak jasotzen dituenean abisua emateko eta, nahi izanez gero, onartzen dituen edo ez erabaki eta disko gogorrean cookie horiek instalatzea galarazteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak horri buruz gehiago jakiteko.

 

ARDURAK ALDE BATERA UZTEA ETA BERMEEN MUGA

Bezeroaren Arretarako webgunean argitaratutako datuak, testuak, informazioak, baldintza-orriak, grafikoak edo estekak

Aipatutakoaren salbuespen dira webgunearen bidez kontratatu daitezkeen zerbitzuak, horietan sartzerakoan Correosek argitaratutako eta erabiltzaileak onartutako baldintza bereziak hartu behar badira.

Ordenamendu juridikoari jarraikiz, Correos-ek ez ditu bere gain hartuko, webgunearen edukiei eta gaiei buruzko informazioa erabiltzearen ondorioz etorkizunean izan daitezkeen edozein motatako akats teknikok eragindako kalteak. Webgunearen bidez hirugarren batek eskainitako prestazioetara eta zerbitzuetara sartzeko estekak eta hipertestua ez dira Correos-enak eta ez daude haren kontrolpean. Hortaz, Sozietate honek ez du horien edukiaren ardura, ez eta informazio horrek ekar ditzakeen edozein ondorioena ere.

Correos-ek ez du bere gain hartuko erabiltzaileak webgunera sartzerakoan edota horien edukiak erabiltzerakoan aplikatutako edozein arau ez betetzearen ardura. Era berean, ez du erantzukizunik hartuko hirugarren batek Correos-enak ez izan arren webgunean agertzen diren marka-izenak, produktuen izenak, erregistratutako marka komertzialak legez kontra erabiltzen baditu.

Correos-ek ez du webgunearen funtzionamenduaren eta erabilgarritasunaren jarraipena bermatzen. Hala ere, ahal den heinean, gertatu aurretik ezagutzen dituen arazoen berri emango du.

Correos-ek ez du kontrolatzen, ez eta bermatzen ere, erabiltzaileak webgunearen bidez sartzen den zerbitzuetan birusik zein hirugarren batek eskainitako zerbitzuan beste elementurik ez dagoela. Elementu horiek akatsak edo softwarean zein hardwarean, eta zure sistema informatikoan dauden dokumentuetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakete.

 

IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA

Gure webgunean nabigatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik erregistratzea. Nolanahi ere, webgunean sartzen zarenean, informazioa gordetzen dute gure web-zerbitzariek, modu estandarrean, adibidez IP helbidea, zein domeinutik sartu den eta bisitaren data eta ordua. Beste alde batetik, webguneko zenbait funtzionaltasun erabili ahal izateko, informazioa eman beharko diguzu kasuan kasuko formularioaren bitartez (esaterako, izen-abizenak, harremanetarako posta-helbidea edo helbide elektronikoa, telefonoa...). Web pribatutasun-politikan argitaratutako baldintzen arabera eta, hala badagokio, eskatutako zerbitzuei aplika dakiekeen datuak babesteko politikaren arabera tratatuko ditu Correosek zure datu pertsonalak.

 

LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Webgunearen edukiari aplika dakiokeen legedia Espainiakoa izango da, baita Espainian eskumena duten jurisdikzioa, epaitegiak eta auzitegiak ere.