Correos Labs-ekin lotutako jarduerei buruzko informazioa

Datuak babesteko politika

1. Nork tratatuko ditu zure datuak?

Datuen tratamenduaren arduraduna: “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E” (aurrerantzean, “Correos”); IFK: A-83052407; egoitza soziala: Conde de Peñalver 19, 28006 -Madril (Espainia). 

Aipatu tratamendua behar bezala kudeatzeko, Correosek datuak babesteko ordezkari bat du (DPD edo DPO). Berarekin harremanetan jartzeko, idatzi honako helbide elektroniko honetara: dpdgrupocorreos@correos.com

 

2. Zertarako eta zergatik tratatuko dira zure datuak?

Helburua: Erabiltzailearen datu pertsonalak tratatu egingo dira, zuk eman diguzun helbide elektronikora Correoslab-ekin lotutako edozein jarduerari buruzko informazioa bidaltzeko, besteak beste: ekintzailetza-lehiaketak, coworking gune eta zentroen eskaintzak, hitzaldiak, ikastaroak eta ekintzailetzarekin zerikusia duten bestelako ekitaldiak, aholkularitza zerbitzuak eta startup-ak azeleratzeko programak. 

Correosek bidaliko duen informazioa bere produktu eta zerbitzuei buruzkoa izan daiteke, baita Correo Taldeko gainerako enpresenak edo beste enpresa laguntzaile batzuenak ere, baldin eta Correoslab-en jarduerarekin zerikusia badute (adib.: Negozio-zentroak, higiezinak, prestakuntza-enpresak…)

Xede horretarako tratatuko diren datuak: Harremanetarako datuak (helbide elektronikoa).

Oinarri legitimatzailea: Tratamendua legitimatzeko oinarria interesdunaren baimena da.

Edonola ere, komunikazio horiek jasotzeko baimena edozein unetan uka dezakezu bitarteko hauen bidez:

• Helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita: derechos.protecciondatos.correos@correos.com, edo posta helbide honetara: Conde de Peñalver, 19, 28006 Madril.

• Komunikazio guztiekin batera doazen “Baja” edo antzeko esteken bidez.

 

3. Zer datu tratatuko dira?

Correos-ek tratatzen dituen datuak “Correoslabs komunikazioak” izeneko formulariotik datoz.

 

4. Hirugarrenekin partekatuko dira zure datuak?

Printzipioz, eta oro har, zure datuak ez dira Correos ez den beste norbaitzuekin partekatuko. Dena dela, legea betetzeko, baliteke zure datuak hirugarren batzuei, esaterako Administrazio Publikoari (Estatuko Segurtasun Indarrei, kasu) edo auzitegiei jakinarazi behar izatea. 

 

5. Noiz arte tratatuko dira zure datuak?

Informazioa bidaltzeko eskaeraren ondoriozko datu pertsonalak gorde eginen dira, baimena ukatzen ez den bitartean. Une horretan, blokeatu egingo dira, eta epaileek, auzitegiek, Fiskaltzak edo Administrazio Publiko eskudunek eskatuz gero baino ez dira erabilgarri egongo, sor litezkeen ekintzen preskripzio-epeak iraun bitartean. Aipatu blokeo-aldia igarotakoan, guztiz ezabatuko dira datuak. Esaterako, 3 urtekoa izango da preskripzio-epea oro har, datuak babesteko araudiaren arabera. 

 

6. Zer eskubide dituzu?

Unean-unean aplikagarri den datuak babesteko araudian aintzatesten diren heinean, erabiltzaileak honako eskubide hauek gauzatu ahal izango ditu datuen tratamenduari dagokionez:

a) Atzitzeko eskubidea: eskubide hori erabiliz gero, zein datu mota erabiltzen ari garen eta burutzen ari garen tratamenduaren ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzu.

b) Zuzentzeko eskubidea: eskubide hori erabiliz gero, datuak aldatu daitezen eskatu ahal izango duzu, zehatzak edo egiazkoak ez izateagatik.

c) Eramateko eskubidea: eskubide hori erabiliz gero, tratatzen ari diren datuen kopia bat eskuratu ahal izango duzu formatu elkarreragile batean, legeak horrela zehazten duen kasuetan.

d) Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: eskubide hori erabiliz gero, datuen tratamendua mugatu ahal izango duzu, legeak horrela zehazten duen kasuetan.

e) Aurka egiteko eskubidea: eskubide hau erabiliz gero, datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu, legeak horrela zehazten duen kasuetan.

f) Ezabatzeko eskubidea: zure datuak ezabatzea eskatu ahalko duzu, legean jasotako baldintzak betetzen badira.

g) Emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Eskubideok gauzatzeko, erabili nahi duzun eskubidea adierazi beharko duzu, eta Nortasun Agiri Nazionalaren edo beste agiri baliokidearen kopia erantsi, bai eta egokitzat jotzen den beste edozein dokumentazio ere. Honako bide hauek dituzu aukeran:

a) Posta helbidea: Conde de Peñalver 19, 28006- Madril (Espainia)

b) Posta elektronikoa: derechos.protecciondatos.correos@correos.com

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (DBEB) hainbat eredu aurki ditzakezu, zure eskubideak gauzatzen lagunduko dizutenak. Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritzan (Espainian, DBEB) erreklamazioa jartzeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu.

Correos-ek eskaera jaso eta gehienez ere hilabeteko (1) epean emango du eskatutako informazioa. Epe hori beste bi (2) hilabete luzatu ahalko da beharrezkoa bada, eskaeren konplexutasuna eta kopurua kontuan hartuta.