Correos Taldearen enpresa guztientzat, berebiziko garrantzia du, batetik, zure pribatutasuna errespetatzeak eta, bestetik, datuak babesteko araudia betetzeak.
Une oro datuak zertarako erabiltzen ditugun edo zertarako erabili nahi ditugun jakin dezazun nahi dugu, baita zure eskubideak ezagut ditzazun ere. Hori dela eta, datuak babesteko zehaztapen hauek idatzi ditugu (“Web pribatutasun-politika”). Erabiltzaileek www.correoslabs.com webgunean, Correosen edozein azpidomeinutan eta orri-oinean pribatutasun-politika hau agertzen den Correosen beste webgune batzuetan barrena nabigatzean datuak nola tratatuko diren arautzen du aipatu politikak.
Web pribatutasun-politika hau aldatu ahal izango da, etorkizunean izan litezkeen legegintza- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara zein industriaren jardunbideetara egokitzeko. Edozelan ere, nabigatzeko unean indarrean zegoen datuak babesteko politikak arautuko du erabiltzailearen datuen tratamendua.
1. Nork tratatuko ditu zure datuak?
Hau da tratamenduaren arduraduna: “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA SME” (aurrerantzean, “Correos”); IFK: A-83052407; egoitza soziala: Vía Dublín 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madril (Espainia).
Aipatu tratamendua behar bezala kudeatzeko, Correosek datuak babesteko ordezkari bat du (DBO). Berarekin harremanetan jartzeko, idatzi honako helbide elektroniko honetara: dpdgrupocorreos@correos.com
2. Zertarako eta zergatik tratatuko dira zure datuak?
Erabiltzailearen datu pertsonalak helburu hauetarako erabiliko dira:
Azkenik, hainbat formulario ditu gure webguneak, produktuei nahiz zerbitzuei buruzko informazioa eskatzeko, horiek kontratatzeko edo, beste arrazoi batzuk direla medio, gurekin harremanetan jartzeko. Aipatu formularioak erabiliz gero, eskaera bideratzeko erabiliko dira haietan emandako datuak. Dena dela, web-formulario ezberdinak erabili aurretik, zure datuak nola tratatuko diren jakinaraziko zaizu (baldin eta web pribatutasun-politika honetan aurreikusitako tratamenduaren bestelakoa bada), eta kasuan-kasuan beharrezkoak diren baimenak eskatuko zaizkizu.
3. Zein datu tratatuko dira?
Webgunean barrena nabigatzean lortzen diren datu pertsonalak tratatuko ditugu, besteak beste:
a) Erabiltzaileak zuzenean emandako datuak:
Gure webgunean nabigatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik erregistratzea. Nolanahi ere, webgunean sartzen zarenean, informazioa gordetzen dute gure web-zerbitzariek, modu estandarrean, IP helbidea, sartzen den domeinua eta bisitaren data eta ordua, kasu.
Beste alde batetik, webguneko zenbait funtzionaltasun erabili ahal izateko, informazioa eman beharko diguzu kasuan kasuko formularioaren bitartez (esaterako, izen-abizenak, harremanetarako posta-helbidea edo helbide elektronikoa, telefonoa...).
Berariaz kontrakoa adierazi ezean, formularioaren eremu guztiak nahitaez bete beharko dira; informazioa falta bada, beraz, ezin izango da zure eskaera bideratu.
b) Erabiltzaileak zeharka emandako datuak:
Nabigatzean, cookie ezberdinak instalatu daitezke zure gailuan, gure cookie-politikak ezarritakoari jarraikiz.
4. Hirugarrenekin partekatuko dira zure datuak?
Printzipioz, eta oro har, zure datuak ez dira Correos ez den beste norbaitzuekin partekatuko. Hala ere, salbuespen batzuk egon daitezke:
5. Noiz arte tratatuko dira zure datuak?
Webgunean barrena nabigatu ahal izateko, zure nabigatzeko ohiturak aztertzeko (cookie-en politika onartuz gero) edo zure zerbitzu-eskaerak webgunearen bitartez bideratzeko beharrezkoa den bitartean baino ez dira gordeko datu pertsonalak. Beharrezkoak izateari uzten dioten bezain laster, ezabatu egingo dira datuak, datuak babesteko araudian xedatutakoari jarraikiz. Hortaz, blokeatu egingo dira, eta epaileek, auzitegiek, Fiskaltzak edo Administrazio Publiko eskudunek eskatuz gero baino ez dira erabilgarri egongo, sor litezkeen ekintzen preskripzio-epeak iraun bitartean. Aipatu blokeo-aldia igarotakoan, guztiz ezabatuko dira datuak. Esaterako, 3 urtekoa izango da preskripzio-epea oro har, datuak babesteko araudiaren arabera.
Edozelan ere, kontratu-harremana amaitzean ebatzi gabeko auziak egongo balira, izapidetze prozesalak iraun bitartean gorde ahal izango dira datuak, eta bakar-bakarrik frogatzeko helburuetarako, behin betiko ebazpena ematen ez den arte; hori gertatzen den unean, blokeatu eta, ondoren, ezabatu egingo dira datuak.
6. Zer eskubide dituzu?
Unean-unean aplikagarri den datuak babesteko araudian aintzatesten diren heinean, erabiltzaileak honako eskubide hauek gauzatu ahal izango ditu datuen tratamenduari dagokionez:
Eskubideok gauzatzeko, erabili nahi duzun eskubidea adierazi beharko duzu, eta Nortasun Agiri Nazionalaren kopia bat edo beste edozein agiri baliokide erantsi, bai eta egokitzat jotzen den beste edozein dokumentazio ere. Honako bide hauek dituzu aukeran:
Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (DBEB) webgunean eskubideak erabiltzen lagunduko dizuten eredu batzuk aurkituko dituzu. Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritzan (Espainian, DBEB) erreklamazioa jartzeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu.