Eguzki-energia mugikortasunaren eta logistika arduratsuaren zerbitzura

Logistika jasangarriko konponbideak, dronen bidez kostuak murriztuz

Nor gara?

AldoraTech operadore logistikoetarako kide bat da, eta droneen bidez automatizazio logistiko jasangarriko eta kostuak aurrezteko konponbideak eskaintzen ditu entregaren merkaturako.

Zer arazo konpontzen dugu? 

Online erosketak urtez urte hazten dira, eta horrekin batera, garraiatu eta entregatu beharreko pakete-kopurua ere handitu egiten da.

Hazkunde hori gehiegizkoa izatera heltzen da logistika-sektore batentzat, eta sektore horrek gero eta oztopo handiagoak ditu hobetzeko.

Besteak beste, kostu handiak, hiriguneetako banaketaren pilaketa eta eragiketa horien ingurumen-inpaktua murrizteko beharra.

 

Nola funtzionatzen duen gure konponbideak?

Droneen bidezko entrega-sistema, azken miliako banaketetan alternatiba eraginkorragoa, ekologikoagoa eta seguruagoa izango dena.

 Hori guztia automatizazioari eta erabiltzeko azpiegitura handirik ez izateari esker.

Norentzat?

Garraio-sarea modu iraunkor eta eraginkorrean arintzeko konponbideen alde egiten duten sektore logistikoko enpresa eta partner guztientzat .

Nola egiten dugu?

Ingeniaritza aeronautikoko eta gehikuntzako fabrikazioko aditu-talde bati esker, azken miliako logistikako paketeak modu eraginkor eta seguruan emateko bereziki pentsatutako droneak garatu dira.

Hori guztia , automatizazio eta iraunkortasun handiko ingurune batean, Europako mugikortasun jasangarriko helburuak betetzen dituzten osagai birziklatuak erabiltzeari esker.